top

Oz Zinema Elkarteak I Bideo Espres lehiaketa antolatu du Atlantikaldiaren barruan / Oz Zinema organiza el I Concurso Vídeo Expres en el marco de Atlantikaldia

Atlantikaldia, Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, irailaren 22tik 25era ospatuko da Errenterian. Bere hirugarren edizio honetan gai nagusia aniztasuna izango da.

Jaialdiaren barruan, Oz Zinema elkarteak, besteak beste, I. Bideo Espres Lehiaketa antolatu du, 3, 2, 1… Atlantikaldian grabatzen – Exprés y acción, titulupean.

Lehiaketaren helburua, parte-hartzaileek 48 ordutan film labur bat aurkeztea da. Gehienezko iraupena 5 minututakoa izango da eta derrigorrez erabili beharko da, antolakuntzak aldez aurretik iragarriko duen objektu eta elementu bat barneratzea.

Elementuak, hilaren 23an, goizeko 9:00etan iragarriko dituzte, egun eta ordu horretan lehiaketari hasiera emanez. Interesdunek izena eman beharko dute parte hartzeko atlantikaldia.errenteria.eus webgunean eta bertan aurkituko dituzte, baita ere, lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketak hiru lan onenak sarituko ditu: 500 euroko ordainsaria jasoko du lehenengoak, 300 eurokoa bigarrenak eta 150 eurokoa hirugarrenak.

Aurkeztutako lanak, azaroan ospatuko den XXI. Errenteria Film Laburren Jaialdian ikusgai izango dira.

Atlantikaldia, el Festival de encuentro entre culturas y música, y que en su ya tercera edición tiene como temática la diversidad, tendrá lugar entre los días 22 y 25 de septiembre en Errenteria.Dentro del festival, Oz Zinema Elkartea ha organizado, entre otros, el I Concurso de Vídeo Exprés, bajo el título Exprés y acción – 3, 2, 1… Atlantikaldian grabatzen.

El concurso tiene como objetivo realizar un cortometraje en 48h de una duración máxima de 5 minutos, bajo un objeto y otro elemento que deberán incluirse obligatoriamente. Los elementos serán hechos públicos el día 23 de septiembre a las 9:00, momento en el cual se dará por comenzado el concurso. La inscripción y las bases están disponibles en la página web atlantikaldia.errenteria.eus.

El concurso premiará los tres mejores trabajos con premios dotados con 500€, 300€ y 150€. Los trabajos presentados serán proyectados durante el XXI Festival de Cortos de Errenteria, que se celebrará en noviembre.

 

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna