top

Kartel Lehiaketa / Concurso de Carteles 2017

“XXII ERRENTERIA FILM LABURREN JAIALDIA” REN II. KARTEL LEHIAKETA

Errenteriako Udalaren Kultura Departamentuak Errenteriako XXII. film laburren jaialdia adierazten duen irudia hautatzeko II. kartel lehiaketaren deialdia egin du.

OINARRIAK

  • 1.Kartela DIN A3 (29,7 x 42 cm) tamainakoa izango da.
  • 2.Kartelak hainbat koloretan aurkeztu ahalko dira eta kartoi luman edo bestelako material zurrun batean muntatuta egon beharko dira. Horrez gain, CD batean egindako obra entregatu beharko da JPG formatuan. Artxiboak gutxienez 1361 x 1927 pixel tamaina izango du eta gehienez 2825 x 4000 pixel, formatu bertikalean. Bestelako artxibo formatua, euskarri, tamaina pixeletan edo proportziotan duten kartelak automatikoki baztertu egingo dira.
  • 3.Inskripzioan “XXII ERRENTERIA FILM LABURREN JAIALDIA” agertuko da (ikusi 16. puntua).
  • 4.Kartelak eta CDa Errenteriako Udalaren erregistro Orokorrean entregatuko dira, 2017ko urriaren 8rako, 14:00ak baino lehenago.
  • 5.Kartelen atzealdean obraren titulua idatziko da, eta gutun-azal itxi bat gehituko zaio “XXII ERRENTERIA FILM LABURREN JAIALDIA” erreferentziarekin eta obraren tituluarekin, eta, gainera, barruan izen-abizenak, egilearen helbidea, telefono zenbakia eta titulua izango dira.
  • 6.Erabilitako teknikak marrazketa edo pintura izan daitezke, hala nola argazkilaritza, collagea edo antzeko beste teknikaren batzuk.
  • 7.Aurkeztutako lana originala izango da eta aurretik argitaratu gabea. Epaimahaiak erabakitzen badu aurkeztutako obra beste edozein obra plastikoren edo obra multzoren plagioa dela, automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da. Antzemate hori epaimahairen erabakiaren ostean izango balitz, egintza horrek saria baliogabetuko luke.
    Kartelaren egileak irudien edo kartelean erabilitako elementuen gaineko jabetza izan beharko du edo erabilera libreko baliabideak izan beharko dira. Egileek oinarri hauetan ezarritakoa betetzeko erantzukizuna izango dute.

    Kartel guztietan ez da hizkera sexista erabiliko, ezta emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistarik erakusten duen irudirik ere. Halaber, balio hauek sustatu behar dira emakumeen irudiari dagokionez: berdintasuna, ordezkaritza orekatua, aniztasuna, baterako erantzukizuna eta genero rolen eta -identitateen aniztasuna. Irizpide hauek ez badira betetzen, antolatzaileek deskalifikatu ahalko dute.

  • 8.Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu.
  • 9.Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
    • 9.1. Presidentea:

      • Kultura Delegatua eta horretarako eskuordetzen duen pertsona.
    • 9.2. Epaimahaikideak:

      • Errenteriako Udalaren Kultur Ondarearen teknikaria edo eskuordetzen duen pertsona.
      • Errenteriako Udalaren Kultur Komunikazioaren Teknikaria edo eskuordetzen duen pertsona.
      • Diseinu grafikoko edo arte ederretako bi espezialista.
      • Oz Zinema Elkarteko kidea.
    • 9.3. Idazkaria:

      • Kulturako Laguntzaile Teknikoa edo eskuordetzen duen funtzionarioa, bozarekin baina botorik gabe.
  • 10.Epaimahaik irabazlea nor den iragarriko du jaialdiaren web orriaren bitartez eta pertsonalki irabazleari jakinaraziko dio.
  • 11.Epaimahaiak eskumena izango du lehiaketa hutsik geratuko dela adierazteko, baldin eta aurkeztutako lanek exijitu daitekeen maila artistikorik ez badute.
  • 12.Errenteriako Udalarenak dira industria-jabetzako eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak kartelen eta lehiaketa xedeko korporazio-identitate gainerako piezen gainean. Errenteriako Udalak elementu horiek esklusiboki erabiltzeak ez du aditzera emango eslepeindunari ez hirugarrengo pertsonei jabetza horiei buruzko inolako eskubiderik ematen zaionik, eskubide horiek ematea kontratua osatzen duen zatia baita.
    Kartelen eta egokitzapenen jabetza intelektualeko eskubideak ematea mugagabea izango da.
  • 13.Lan originalak jendaurrean erakutsiko dira bere garaian erabakiko den lekuetan eta egunetan.
  • 14.Erakusketa egiten denetik 40 egun balioduneko epea igaro ondoren , saritu izan ez diren egileek lanak jasotzen ez badituzte, lan horiei uko egiten dietela kontsideratuko da, eta Udalak nahierara erabili ahalko ditu. Horrez gain, interesatuek ezingo dute inolako erreklamaziorik egin ez inolako kalte-ordainik eskatu.
  • 15.Sari bakarra izango da, 600 €-koa. Sarituak saria banatzeko ekitaldia aurkeztu beharko du. Aurkeztu ezin bada, ziurtatu beharko du hirugarrengo bat izango dela bere izenean saria jasotzeko.
  • 16.Kartel guztiek Film Laburren jaialdiaren, Kultura Kreatiboaren eta Errenteriako Udalaren logotipoak izango dituzte. Logotipoak eta inskripzioak argi ikusi beharko dira. Kartelen batek dagozkion logotipoak edo inskripzioak ez baditu, antolatzaileek deskalifikatu ahalko dute. Logotipoak http://film.errenteria.eus/ helbidearen bitartez deskargatu ahalko dira.
  • 17.Jaialdiak irabazle izan diren kartelak erabili ahalko ditu egokitzat jotzen dituen aukeretan., eta erreproduzitu, egokitu eta aplikatu ahalko ditu behar izan ditzakeen formatu eta euskarrietara egileari inolako baimenik eskatu gabe.
  • 18.Irabazleak edo irabazleek kartelak entregatu beharko dituzte arte finala duen euskarri digital batean. Arte final hori egina izan beharko du diseinu grafiko bektorialeko programa profesional eta eguneratutako bertsio batean , kalitatea eta bereizmen egokia duena arestian aipatutako aplikazio eta erreprodukzioetarako.
  • 19.Lehiaketara lanak aurkezteak berekin dakar bera arautzen duten oinarriak onartzea. Interpretazioan edozein zalantzarik izanez gero, Epaimahaiak erabakiko du.
  • ADIN TXIKIKOAK
    Parte-hartzaileren bat adin txikikoa izanez gero, gurasoetako batek edo legezko tutoreak ordezkatuko du. Ordezkari horrek egoera hori egiaztatu eta lehiaketaren oinarriak eta irabazle izanez gero sariak entregatzeko baldintzak onartu beharko ditu. Egiaztapen hori egin ahalko da Errenteriako Udalaren Kultura Departamentuan agertu eta NAN eta Familia Liburua aurkeztuta, edo, agertu ezin izanez gero, Departamentura bidali beharko da horri buruzko notario-akta.

II CONCURSO DE CARTELES “XXII FESTIVAL DE CORTOS DE ERRENTERIA”

El Departamento de Cultura del Ayuntamiento de Errenteria, convoca el II concurso de carteles para seleccionar la imagen que representará la XXII edición del Festival de cortos de Errenteria.

BASES

  • 1.El cartel habrá de ajustarse al tamaño DIN A3 (29,7 x 42 cm).
  • 2.Los trabajos podrán presentarse a todo color y deberán estar montados sobre cartón pluma u otro material rígido. Además se deberá entregar un CD con la obra realizada en formato JPG. El archivo debe tener un tamaño mínimo de 1361 x 1927 píxeles y máximo de 2825 x 4000 píxeles, en formato vertical. Los carteles con diferente formato de archivo, soporte, tamaño en píxeles o proporciones, serán automáticamente rechazados.
  • 3.Figurará en él la inscripción “XXII ERRENTERIA FILM LABURREN JAIALDIA” (ver punto 16)
  • 4.Los carteles y el CD se entregarán en el Registro General del Ayuntamiento de Errenteria hasta las 14:00 horas del 8 de octubre de 2017.
  • 5.En el reverso de los carteles se escribirá el título de la obra, adjuntando además un sobre cerrado con la referencia CONCURSO DE CARTELES “XXII FESTIVAL DE CORTOS ERRENTERIA” y el título de la obra, y dentro del cual figurará el nombre completo, domicilio del autor, número de teléfono y el título.
  • 6.Las técnicas utilizadas podrán ser tanto dibujo o pintura, como fotografía, collage u otras similares.
  • 7.El trabajo presentado deberá ser original y no publicado anteriormente. Si el jurado estimase la obra presentada como plagio de cualquier otra obra plástica o conjunto de obras, el trabajo presentado quedará automáticamente fuera de concurso. Si la detección se realizara con posterioridad al fallo del jurado, el hecho indicado invalidará el premio.

    La persona autora del cartel deberá ser propietaria de los derechos sobre las imágenes y elementos utilizados en el cartel o bien tratarse de recursos de libre uso. Las personas autoras serán responsables del cumplimiento de lo establecido en estas bases.

    Los carteles deberán emplear un uso no sexista del lenguaje, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género. Si el cartel no cumple estos criterios podrá ser descalificado por la organización.

  • 8.Se podrán presentar dos trabajos por autoría.
  • 9.El Jurado está compuesto de la siguiente forma:
    • 9.1. Presidente:

      • Delegado de Cultura o persona en quien delegue.
    • 9.2. Vocales:

      • La Técnico de Patrimonio Cultural del Ayuntamiento de Errenteria o persona en quien delegue.
      • La Técnico de Comunicación Cultural del Ayuntamiento de Errenteria o persona en quien delegue.
      • Dos especialistas en Diseño Gráfico o Bellas Artes.
      • Un miembro de Oz Zinema Elkartea.
    • 9.3. Secretaría:

      • Técnico Auxiliar de Cultura o personal funcionario en quien delegue, con voz pero sin voto
  • 10.El Jurado calificador anunciará el ganador o la ganadora a través de la web del festival, y personalmente a la persona ganadora.
  • 11.El Tribunal queda facultado para declarar desierto el concurso, si se decidiese que los trabajos presentados no alcanzan el nivel artístico exigible.
  • 12.Corresponden al Ayuntamiento de Errenteria todos los derechos de propiedad industrial e intelectual sobre carteles y demás piezas de identidad corporativa objeto del concurso. La utilización en exclusiva de dichos elementos por el Ayuntamiento de Errenteria no implicará la concesión a la persona adjudicataria ni a terceras personas de ningún derecho sobre dichas propiedades, en cuanto la cesión de dichos derechos es parte integrante del contrato. La cesión de los derechos de propiedad intelectual de los carteles y sus adaptaciones será indefinida.
  • 13.Los originales serán expuestos al público en los lugares y fechas que oportunamente se anunciarán.
  • 14.Transcurrido el plazo de 40 días desde la fecha de celebración de la exposición, sin que las personas autoras de los trabajos no premiados los hayan recogido, se entenderá que renuncian a los mismos, y el Ayuntamiento podrá disponer libremente de ellos, sin que la parte interesada pueda efectuar reclamación de índole alguna ni pedir indemnización de ninguna clase.
  • 15.Se concederá un único premio 600 €. La persona premiada deberá asistir al acto de reparto de dicho premio. En caso de no poder asistir, deberá asegurar la presencia de una tercera persona que recoja el premio en su nombre.
  • 16.Todos los carteles deberán incluir los logotipos del festival de Cortos, Kultura Kreaktiboa y Ayuntamiento de Errenteria. Los logotipos e inscripciones deberán verse con claridad. Si algún cartel no incluye sus logotipos o inscripciones correspondientes, podrá ser descalificado por la organización. Los logotipos podrán ser descargados a través de http://film.errenteria.eus/
  • 17.El Festival podrá utilizar los carteles ganadores para cuantos desarrollos considere oportunos, pudiendo reproducirlos, adaptarlos y aplicarlos a cuantos formatos y soportes requiera sin necesidad de pedir autorización al autor.
  • 18.El ganador o ganadores deberán entregar los carteles en un soporte digital que contenga un arte final que debe haber sido realizado en un programa profesional de diseño gráfico vectorial y en versión actualizada, con calidad y resolución óptima para posteriores aplicaciones y reproducciones antes descritas.
  • 19.La presentación de los trabajos al concurso implica la plena aceptación de las bases que lo regulan. Cualquier duda sobre la interpretación de las mismas será resuelta por el Jurado.
  • MENORES DE EDAD
    Si alguna de las personas participantes fuese menor de edad deberá estar representada por su madre o padre o la persona que tenga su tutela legal, quien tendrá que acreditar dicha condición y aceptar las bases del concurso y las condiciones de entrega del premio en caso de ganar el concurso.
    Esta acreditación podrá realizarse compareciendo en el Departamento de Cultura del Ayuntamiento de Errenteria con el DNI y Libro de Familia o, en caso de no poder acudir, remitir al Departamento acta notarial en el mismo sentido.