top

Oinarriak / Bases 2019

1. XXIV. ERRENTERIA FILM LABURREN JAIALDIAren deialdia egiten da, ikus-entzunezko arteak orokorrean eta gazteen artean, eta bereziki eskualdeko gazteen artean, sustatu eta garatzearren.

2. Deialdian parte hartzeko aukera izango dute 16 urtetik gorako egile guztiek. Obraren egiletzat joko da obraren zuzendaria.

3. Obrak originalak izango dira eta ez dira izango 2018 baino lehenagokoak, eta edozein gairi buruz jardungo dira eta edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera dute. Euskara edo gaztelania ez den bestelako hizkuntza batean aurkeztutako lanak azpititulatuak izango dira aipatutako bi hizkuntza horietako batean. Egileak berak hautatuko du erabiliko duen grabazio sistema. Lehiatuko diren film laburren iraupena ez da 15 minututik gorakoa izango. Lehiaketatik kanpo geratuko dira eduki, hizkera, irudi edo mezua direla-eta sexu-arrazoi diskriminatzaile izan edo berdintasuna, ordezkaritza orekatua, aniztasuna, baterako erantzukizuna eta genero rolen eta -identitateen aniztasuna balioen kontra egin ditzaketen proposamenak, iraingarriak izan, sentsibilitatea mindu edo hirugarrengoen eskubideak urratzen dituztelako.

4. Lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean amaituko da, 23:59an.

5. Lanak honako plataformetan aurkeztuko dira: CLICKFORFESTIVALS edo FESTHOME

Lehiaketa fasera pasako diren lanak Errenteria Film Laburren Jaialdiko zuzendaritzak izendatutako lantalde batek hautatuko ditu.

6. Epaimahaia honako hauek osatuko dute (bozkatu dezaketen 5 epaimahaikide):

  1. Presidentea: Kulturako zinegotzi Delegatua edo eskuordetzen duen pertsona.
  2. Epaimahaikideak: Hiru espezialista ikus-entzunezko arteetan eta Kultura Departamentuko teknikari bat.
  3. Idazkaria: Kultura Departamentuko funtzionario bat, bozarekin, baina botorik gabe.

Jaialdiaren web-orrian argitaratuko dira epaimahaikideen izenak, jaialdia gauzatu aurretik.

7. Epaimahaiak honako sariak emango ditu:

Ion Arretxe Sari nagusia:
1.200 €, diploma eta trofeoa.

Juanba Berasategi saria, animazio film labur onenari:
700 €, diploma eta trofeoa.

Fikziozko film labur onenari saria:
700 €, diploma eta trofeoa.

Film labur dokumental onenari saria:
700 €, diploma eta trofeoa.

Publikoaren saria:
300 € diploma eta trofeoa.

Euskaraz egindako film labur onenari saria:
800 €, diploma eta trofeoa.

Gazte saria:
600 €, diploma eta trofeoa. Sari hau aurreko saririk egokitu ez denean bakarrik emango da. Bestalde, Gazte saria jaso ahal izateko, obraren egilea eta zuzendaria 16 eta 23 urte bitartekoak izango dira.

8. 6. puntuan zehaztutako epaimahaiaz gain, gazteek osatutako epaimahaia ere izango da. Epaimahai honek Epaimahai gaztearen saria izeneko sari bakarra emango du eta 300€koa izango da.

9. Hautatuko lanak 2019ko azaroaren 21, 22, 23 eta 24an izango den jaialdi batean ikusiko dira. Azaroaren 23an epai-mahaiak erabakia jakinaraziko du, eta obrak sarituko ditu edo, hala izan ezean, lehiaketa saritu gabe utziko du. Azaroaren 24an sari banaketa egingo da, saritutako film laburren emanaldia izango da eta beste batzuena ere bai, lehiaketatik kanpo geraturik ere, interes berezia dutela kontsideratzen bada.

10. Sariak jasotzeko ezinbestekoa izango da sariak emateko ekitaldian aurkeztea, norbera joanda edo eskuordetzea egiaztatuta.

11. Udalak film laburraren kopia batekin geratzeko eskubidea du, artxiboan gorde, film laburren publizitatea edo sustapena egiteko, eta proiekzio eta erakusketak egiteko.

12. Udalak eskubidea erreserbatzen du jaialdian aurkeztutako film laburra erakusteko Udalak berak antolatzen dituen film laburren erakustetan.

13. Aurkeztutako obrak bidaltzeko gastuak parte-hartzaileak ordainduko ditu.

14. Lehiaketan parte-hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea. Era berean, Errenteriako Udalak bidezko neurriak hartuko ditu oinarrietan ezarritakoa bete eta aplikatzeko.

1. Se convoca el XXIV FESTIVAL DE CORTOS ERRENTERIA, a fin de promocionar y desarrollar las artes audiovisuales en general y entre las personas jóvenes y entre las de nuestra comarca en particular.

2. Podrán participar en el mismo todas las autoras y autores mayores de 16 años. Se considera autora o autor al director/a de la obra.

3. Los trabajos deberán ser originales y no anteriores al año 2018, podrán versar sobre cualquier argumento y presentarse en cualquier idioma. Los trabajos presentados en un idioma distinto a euskera o castellano deberán estar subtitulados a cualquiera de los dos idiomas mencionados. El sistema de grabación utilizado podrá ser aquel que desee el autor o autora. La duración máxima de los filmes a concurso no excederá de 15 minutos. Quedarán fuera del certamen las propuestas que por su contenido, lenguaje, imagen o mensaje pudieran ofrecer una imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen en contra de los valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género, o resultar ofensivas, herir la sensibilidad o violar los derechos de terceras personas.

4. El plazo de presentación de trabajos finaliza el 30 de septiembre de 2019 a las 23:59.

5. Los trabajos se presentarán en las siguientes plataformas: CLICKFORFESTIVALS o FESTHOME

Los trabajos que pasarán a la fase de concurso serán seleccionados por un equipo asignado por la dirección del Certamen de Cortos de Errenteria.

6. Composición del jurado (5 miembros con voto):

  1. Presidencia: El Concejal Delegado de Cultura o persona en quien delegue.
  2. Vocalías: Tres especialistas en artes audiovisuales y un/a técnico del Departamento de Cultura.
  3. Secretaría: Un/a funcionario/a del Departamento de Cultura, con voz pero sin voto.

El nombre de los miembros del jurado se publicará en la web del festival, siempre con anterioridad a su realización.

7. El jurado concederá los siguientes premios:

Gran Premio Ion Arretxe:
1.200€, diploma y trofeo.

Premio Juanba Berasategi al mejor corto de animación:
700 €, diploma y trofeo.

Premio al mejor corto de ficción:
700 €, diploma y trofeo.

Premio al mejor corto documental:
700 €, diploma y trofeo.

Premio del público:
300 € diploma y trofeo.

Premio al mejor corto en Euskera:
800€, diploma y trofeo.

Premio joven:
600€, diploma y trofeo. Este premio se dará solamente siempre que no coincida con alguno de los anteriores. Por otro lado, para poder optar al premio joven, la persona autora y directora de la obra ha de tener entre 16 y 23 años).

8. Además del jurado señalado en el punto 6, habrá un jurado compuesto por jóvenes. Este jurado entregará un único premio denominado Premio del jurado joven por un importe de 300€.

9. Los trabajos seleccionados se visionarán en un festival que se celebrará los días 21, 22, 23 y 24 de noviembre de 2019. El día 23 de noviembre el jurado emitirá su fallo, premiando cualquiera de las obras o, en su caso, dejando desierto el concurso. El día 24 se realizará la entrega de premios, el pase de los cortos galardonados y de otros que, aunque hubieran quedado fuera de concurso, tengan especial interés.

10. Para recibir los premios, es imprescindible presentarse, ya sea en persona o por delegación acreditada, en la ceremonia de entrega.

11. El Ayuntamiento se reserva el derecho a quedarse con una copia del cortometraje, con la finalidad de destinarla a archivo, promoción y propaganda o proyecciones y muestras de cortometrajes.

12. El Ayuntamiento se reserva el derecho de exhibir el cortometraje presentado al festival en muestras de cortometrajes organizadas por el mismo.

13. Los gastos de envío de las obras presentadas correrán a cargo del participante.

14. La participación en este concurso supone la total aceptación de estas bases. A su vez, el Ayuntamiento de Errenteria adoptará las medidas necesarias para desarrollar y aplicar lo establecido en las mismas.